XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zubieta.

EUSKO ETXEA`REN ASKUNDEA.

- Lengo iganderako iragarrita zegon, bañan guztiok dakizuten bezela, Españi`ko gora-berak dirala bidez, ezin egin izandu ziran, eratutatako jai-aberkoyak.

Eta erri askotako abertzalien naia betetzearren datorren udaberrirako utzi da.

EZKONTZA.

- Igaro dan ostegunean ezkondu ziran Iparragirre`tar Joseba Andoni abertzale jatorra Alkorta`tar Nekane neskatill argiakin.

Joanik Bilbao, Zaragoza eta abar, euren ilargi-estitsusko ibiltaldian.

Zorionak.

DONOSTI`RUNTZ.

- Emen udaraldia igaro ondoren, biurtu dira Donosti`ra Irigoyen`dar Gergori eta sendia.

ANDOAIN`GO OR KONPONI.

- Ni zurekin.

Naiz da berriketak sortu, eta batzuk mindu, jo ortik bildurrik gabe, egia beti egia da, eta uste det garaia dala numeroa utzi eta kalidadeai begiratzekoa.

Arazo ori, neronek erabili nuan, orain dala urtebete, auzo erri bateko antzerki-jai bat zala bidez; bañan... gaur arte! Bazkideak ezin da geyoraño, bañan abertzaletasuna... auzoan!.

Eta orduan niyona berriztatzen det orain (Jagi-Jagitik artua).

.

Agur adiskide, eta ortik ortik jo ta ke.

BILLABONA`KO ZUBI ONDORI.

Agur adiskide; Euzkadi`tik urrun zoaz.

España Catolica edo Laica`k (berdiñak dira guretzat) ezarritako morrontza au dala bidez, ba zoaz zeure sendi maitegandik, cuartel usteldu oyetara; orrenbeste euskeldunen biotzak zikindu eta usteldu diran toki oyetara.

Bañan... maite beti euskera, españar itz zikin oyek ez dute tokirik izango ta zure biotzean.

Goraldu Euzkadi, zabaldu abertzaletasuna eta maiz-maiz idatzi.

Orri onetara.

Eta... onelako gudarikin España`k (Patria de La Constancia) ez dauka bildurrik! Agur eta ondo ibili.

GUZTIZEDERRA.